XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itziar

Ixilaldi luzia egin badet ere, mututu ez naizela agertzeko, emen nator berriz ere izparringi onen bitartez zerbait esan nairik.

Entzun eta irakurri ditut, Kareaga andereak, Altzeta trebeak eta Monzon bikain ta eztitsuak, Euzkadi`ko emakumiai azaldua; asko, entzun ona egin da, lanian asi dira; nik ere ez nuke entzun gogor egin nai; nik ere, nere aldetik nere ondar alia ekarrita, beartuak gauden bezela, zerbait egin nai det.

Emen, Itziarren, sutsuak daude euskalzale gizasemeak; egin digute, ain biarrekua zan Batzoki berriya; bera egiten asteakin bat, zabaldu dute besteetan ere, euren Abertzaletasuna, ta indarra artzen dijua guztietan Jaungoikuaren ta Euzkadiren alde lan egiteko gogua.

Gizasemeak orrela aurretik dijuaztela, ez gaitezen emakumiak atzera gelditu; batu gaitezen berakin, Batzoki ortako bazkide egiñaz, Euzko Etxe orretan egiten diran batzar ta itzaldiakin guztion biotzetan Abertzaletasuna sendotu ta Jaungoikuaren ta Aberriaren alde lan egiteko.

Gaurko egunian Relijiyuak ta Aberriak danori eskatzen digu laguntza, gizoneskuai ta emakumiai; ikusten ditugu albo errietan zein gogotsu ari diran lanian, eta gu Itziarko emakumiak ez degu atzera gelditu biar; bildu gaitezen danok batera ta beste erriai jarraituaz, antolatu dezagun guk ere gure Emakume Abertzale Batza, orrela bata bestiaren leyan, lana obetuago egiteko.

- Igaro dan igandian izan gendun Mariaren Alabak geren illeroko elizkizuna; txalogarria izan zan, naiz goizian Jaunartzia, naiz arratsaldian Bezperetan urreratu zan notintza ikustia; Irraitu deyogun orrelaxe, danok batu ta benetako euskaltzaliak izateko.

- Txarto ta Eleizakuak artu ta dauzkagu Ormatxe'ko Unanue'tar Adela ta Santuaren-goiko Atxega'tar Margarita Mariaren Alabak; ondo izango da guk gure aizpa oyei laguntzia euren estualdian, otoitz bat Itziar'ko Amari egiñaz.

Gure artian alditxo bat igarota juan dira euren ikastetxetara, Aranberri'tar Jose Maria ta Gamatxo'tar Ramon apaizgai ta euskaltzaliak.

Ondo ibilli.

ITZIAR-MAITE.